hurrengoa
ticzag... aldapan behera labainduaz thebalde   TicZag, Juan Azpitarteren film bat TicZag bideoan, bizitza eta gorputzaren erritmo eta mugimenduak ulertzeko modu baten isla (eta apologia) egiten du Juan Aizpitartek. TicZag-en, monopatin erritmoak gidatuta, abiadura, denbora, paisaia eta istripuaren kontzeptuei erreparatzen zaie.
TicZag ez da road-movie bat. Mugimendua, abiadura eta errealitatea kaptatzeko bidai iniziatiko bat da. Gorputzak eta hari itsatsitako gailuak urratsen tik-tak mugimendua zig zag mugimenduetan bihurtzen ditu. Guzti honen isla, etenik gabeko kamara travelling batetan jasotzen da. Paisaiaren iragana eta koloreen lausotzea zig-zag erritmoan ikusten ditugularik. Guztia Juan Mari Beltran eta Xabier Erkizia filmerako propio egindako doinuekin apaindurik.
Europako errepide ezberdinetan eta hiru asteetan zehar filmatutako bideo honetako protagonistak 30 urteko gizaseme iaioa eta edozein obratik lapurtutako oholtzarekin eginiko monopatin bereziak dira. Amaierarik gabeko aldapan behera, bizitzari aurre egiteko modu ezberdin ugari dagoela oroit arazten digu bideo existentzial honek. TicZag –a bizitzaren errepideetan ibiltzeko modu bat da... zurea bilatzea... zuri dagokizu...