• 1
  • 2
hurrengoa
THE NAIROBI TRIO VERSUS THE PINKER TONES    bildumazale ereserkia The Nairobi Trio, Kataluniako Costa Brava-ko kolektiborik freak-ena. Koloretako 10 hartzetako zortzi biniloren ostean, euren lehendabiziko disko konpaktua kaleratu dute. Penintsulan egin den mende amaierako elektronika ilun eta ergelenen bilduma egin dute. Fidelitate baxuko abenturentzako izenorde ezinezkoa. Katalogatu, ulertu eta jasateko ezinezkoa. Guztiak balio du. Gauza bat edo kontrakoa esaten dizute. Errakidalak eta ertzekoak, konplexurik gabe daramate soinua alde batetik bestera. Euren biniloak bildumazaleen piezak dira eta euren sesioak katarsi ludikoak. Ez dute inor eta ezer errespetatzen. Txarly Brown (aka Camping Gaz), Rude Taylor (ex-Teen Marcianas) Eva Braun (ex-Florida 135) edozein gudarostea urperatzeko baliabideak, esperientzia eta diskurtsoa dute. Festa hoberenetan eta zulo zikinenetan present. Bye Bye Jay Jay Key Key -nosolomierda- moduko artikulua idazteak badu meritoa. Badakizu beraz, ez ezazu galdu eta ez zaitez galdu. Business Class duhintasunez dio agur. Zigilu berria TNT-rentzat. Colonia-ko (Alemania) Ariska records. Azalak hori dio behintzat. Lehendabiziko maxi-a, "Farlopop", honezkero dendetan da. Testu hau bihurriegia iruditzen bazaizu itxoin disko entzutera. Musika hitzez azaldu daitekeela duste baduzu, zugatik sentitzen dut.

Bartzelonara bueltan. The Pinker Tones espien istorio bat kataluniar erara. Furia (Bondage-n partaide) eta Manso, 70. hamarkadako atal poliziako batetan murgiltzen dira Michael Caine protagonista dutelarik. Misterioa, break-ak eta pastazko betaurrekoak. Bi maxi-ren ostean, "One of them" eta "Mais Pourquois" eta Ursula 1000 eta Konishi (pizzicato 5)-ren nahasketak dituen "Pinker Disco Nection" 10 atzetako diskoaren ostean, pegatina eta pin-ak dakartzen disko konpaktu berezia iritsi da. Diseinu zandua. TNT-koen herrixka berekoak direla nabaritzen da. Biana euren diskoak ez dira azalengatik soilik saltzen. Estilo asko eta estilimos gutxiko musikari elektronikoak dira. AOE germaniarra (Adult Orientated Electronica) erosteko ohitura dutenei zuzenduriko ekoizpena, baina giriei gustatuko litzaieken poppy "torremolinero" kutsuaz. Egun, gure baldeetan topa dezakezun gauza esportagarri bakarrenetakoa. Kasu bietan, ohore matrikula aurkezpenean, bikain soinuan eta oso ongi ideiei dagokionez. Egunen baten disko guztiak modu honetan egingo dira.