laburrak
hurrengoa

THE BALDE X FESTA

Ekainak 27an, Artelekun ale honetan aurrerapen gisa eskeintzen dizuegun Eremuak ikuskizuna eta Miztura-ren kontzertua antolatu ditugu. Fanxinotekara bisita gidatua ere izango da bertara hurbiltzen direnentzat. Beranduago Boomshakamakalaka!!! Etxekalten dantza eta martxa Makala DJ-arekin... Guztia the balde jakina...

hurrengoa

INDEPENDENT MEDIA CENTER

Honezkero ezagutu beharko zenuke. Hala ez bada, eta komunikazioaren manipulazioa hain nabarmena den garaietan ezinbesteko komunikabidea da Independent Media Center. Multinazional eta korporazioetatik at lan egiten duten kazetariek eskainitako informazioari esker gobernu bati baino gehiagori koloreak atera dizkiote... Ez baduzu, jarri lehen baino lehen helbide hau zure internet bilatzailearen faboritoetan.

hurrengoa

MEMEFEST JAIALDIA ESLOBENIAN

Baina zer demontre da meme? Memetika teoriak zera dio: Memea birus baten moduan kontagiatzen den ideia bat da, garunetik garunera. Memeek birus eta geneen moduan funtzionatzen dute, komunikabideen bitartez eta aurrez aurreko kontaktuen bidez zabaltzen dira.

hurrengoa

ITUNES VS MICROSOFT

Applek, bere sistema eragilearen Itunes programaren bidez, nahi duzun abestia 99 zentimotan erosteko aukera ematen dizu. 200.000 kantu aukeran. Apiriletik, astero milioi bat abesti saltzen ari dira eta microsoft pikatu egin da. Azken hauek uste dute alokairuan dagoela koska. Eta beti bezala, bi erraldoi informatiko demokrata hauek kenduta, beste guztiak asmatzeke dagoen erdibideko formula batean sinesten dute.

hurrengoa

JACKASS THE MOVIE

Sutan ipurdia erre, piper lerro bat sudurretik sartu, boxeatzaile profesional batekin boxeatu... hori da jackass bat izatea. Jackass the movie: skate bideoen estetikaz baliatuz, Jhonny Knoxville eta bere kideek astakeri itzelak egin dituzte kamara aurrean. Adibidez Jackass errezeta. Tipula bat jan, ondoren patata bat eta azkenik arraultza gordinak. Oka egin guztiak zartagin baten gainean eta sutan jarri ostean tortilla egin. Goxo-goxoa lagunekin konpartitzeko. Ongietorriak Jackass mundura!!!

hurrengoa

BJÖRK GAINDOSIA

Ipar itsasoetako zisnea lanpeturik ibili da. Björk-en hurrengo kutxa 5 CD izango dituen zuzenekoen bilduma bat izango da. Kutxa berean islandiar abeslariaren inguruko dokumentalak ere izango ditugu DVD-n ikusgai. Ez galdu bere web orria...