• 1
  • 2
hurrengoa
andrés calamaro: "maitasun kantak ez dira inoiz ergelak" roberto herreros, victor lenore   Calamaro ia ia garaiz iritsi da bere Malasañako taberna kuttunera. Itsura ona du, irribarre erraza, eskuan farmazia batetako poltsatxoa. "Egunak eman ditut e-mail terroristak bidaltzen: gehien bat pirateria salatzen duten musikari ergelei. Diego Manriqueri (musika kritikoa) ere bai, Jennifer Lopez-en monagilloa dela esan diot, hura azalean ateratzen den aldizkarietan idazteagatik". Tabernatik hiru portal haratago dagoen bere etxera gonbidatzen gaitu. Bidean, prentsak El Salmon diskoari bizkarra eman izanaren arrazoiak aztertu ditugu. "Niri berdin zait; diskoetaz nahi dutena idatz dezatela, baina kritikari serio asko sentsazionalismoan erraz erortzen da". Etxean duen bi metro karratu eskaseko estudio txikia irekitzen digu, bertan, bere katuak, nahi duena egiten du kable eta tramankuluekin. Andresek, goxo, bertatik botatzen du. Leihoko kristalean Bob Dylan-en "legez kanpo bizitzeko oso zuzena izan behar duzu" leloa duen pegatina bat. Elkarrizketa erdian disko konpaktu bat atera eta 20 minutuz bertan grabaturik dauden zatiekin irratia bailitzan zappina egiten du. Blues, scratch, flamencoa, bateria (entseguak?), cumbia erritmoko baxu doinuak eta "ez iraindu nire erokeria, aldi bateko erokeria dela esanaz" gisako esaldiak nahasten dira bertan. El Salmon atera zuenetik, Andres elkarrizketatzea plazer txikiz betetako erritualean bihurtu da: abesti berriak entzun, bere diskurtso (nahasia askotan) ulertzen saiatu, eta pasadizo ezberdinen kontakizunekin barre egin. Korrontearen kontra, bere erritmoari jarraituaz, ordu eta erdi egon ginen Calamarorekin estrategia sonoro berririk entzun gabe. "grabatzea, niretzat, jarraipena duen zerbait da: bidaiatzen dudanean soilik itzaltzen dut estudioa. Power-a piztu eta sei hilabete uzten dut. Munduarekin diferentzia musikal ugari dut. Baina ados nago, hori bai, estereoan grabatzearekin".

Zerbait konposatu al duzu gaur?
Lagun argentinar baten pelikularen musika bandan ari naiz lanean. Triste dago bere azken lanari "X"-a jarri eta negozioa hondatu ziotelako. Egia esan nik pelikula ikusi nuen eta tipoak ez du ezer ezkutatzen: gorea, aluak, pastillak... Orain bere hurrengo luzemetraiarako ari naiz konposatzen. Argentinar krisian harrapatuta dagoen sukaldari bat da. Lana galtzen du eta ezin du oliba oliorik erabili. Filipinarren moduan zerbitzu domestikoan hasten da lanean, kableak gurutzatzen zaizkio, gauza asko gertatzen zaio baina amaiera zoriontsua du. Bere eskrupuluak galtzen ditu baina sukaldea berreskuratzen du. Musika banda egiteko Jerry Gonzalez-ekin asko geratzen naiz. Tema nagusi gisa ez nekien zein erabili eta Cole Porter-en "Every time we say goodbye"-ren bertsio batekin saiatu nintzen. Baina gero, gidoia irakurri eta eta malenkoniatsuegia zela iruditu zitzaidan. Bi sekuentzia ere egin nituen, Mark Knoplefler-en Local Hero-tik gertu.

El Salmon egin zenuenetik zure lan egiteko modua izugarri aldatu da. Zergatia azalduko al diguzu?
Bakarrik idazteari utzi nion. Marcelo Scornikekin hasi nintzen eta gero Jorge Larrosa etorri zen. Marcelorekin krisi pertsonala izan genuen eta bisturiekin jaisten genituen lerroak. Benetazko jendeaz idaztea erabaki genuen, kartzela barruan eta kanpoan egiten diren delituetaz. Plaza de Mayo-ko amekin hasi ginen hizketan, eta oso garrantzitsua izan zen hura, eta gero kartzeletara joaten hasi ginen. Kantuak argitaratu gabe, kantuetatik gertu bizi izan ginen. Argentinar errealitatea nire aurrean loratu zen droga, prostituzio eta delitua erakutsiaz. Horretaz hasi ginen idazten, hain justu gu hirurok gure burua pasotatzak genuen momentuan. 360 graduko itzulia egin behar izan genuen gure buruak berriro topatzeko. "The Times are a-changin" (Bob Dylan) kantuak dioena da: bandiduak, kamelloak eta farloperoak erreferentzia gara jendearentzat. Batzuetan, kontrako iritzia mantentzea superbibentzia hutsa da glamour kontua baino gehiago. Gure kasua dela uste dut.

Duela gutxi zuk esandako zerbait oroitu dugu. "Scornik kantu politikoak idazten ditu eta nik maitasunezko abesti ergelak". Zergatik banaketa hori?
Hori ez da egia. Marcelok egin zituen El Salmon diskoko maitasun kantu heavy-enak, zainetan maitasuna irakiten dutenak. "Tu pavada" superheavy-a da. Ez naiz Marceloren hitzak berriro entzuten ausartzen. El Salmonko balada politenak, "Tu pavada" edo "Rumbo errado" bereak dira. Diskoko azken 500 kantuak ordea ez dira maitasun kantuak (irriak). Gainera, maitasun kantu bat inoiz ez da ergela.

Zer ikasi duzu El Salmon diskotik hona?
Eztanda urtea izan zen. 2001. urtetik hona kitarra teklatua eta sanplerrarekin aritu naiz. Lau pistetako grabagailuarekin ere aritu naiz, esperimentuak egin ditut bluseroa den Alberto izeneko lagun batekin. Grabaketa batzuk ekarri zizkidan "Los piratas del flamenco" eta ostean, Diego Cigala entzun nuen berriro eta orduan mundua gainean erortzen zitzaidala sentitu nuen. Astebetera guztiok elkartu ginen, eta lagun egin ginen eta Diegoren etxean grabatu genuen. Eta "Niño Josele"-rekin ere jo dut. Aurtengoa, kantu urtea baino jendearekin jotzeko urtea izan da: cubatarrak, brasileiroak, flamenkoak... nire musika desioak guztiz ase ditut jende hau ezagutuaz... bi hilabetetatik ona auzo bizitza egin dut. Lasaiagoa. Filmari esker Jerry-rekin lan apur bat egin dut, kokak bultzatuta...

Zein da egungo disko industriari buruz duzun ikuspegia?
Oinarrian, nik musika debalde izatea nahi dut. Promozio nazkagarriaz paso egin eta musika aurkeztu eta ezagutarazi nahi dut. Ez dut ezer bulegoetako jendearen aurka baina musika jendearentzat dela uste dut. Nik ez ditut telebistan azaltzen diren disko piraten aurkako operazio horiek ulertzen. Herriarentzat hori albiste txarra da. Kokaz lepo dagoen barku bat harrapatzen dutenean bezala gertatzen da. Nor alaitzen da horregatik? Hala ere disko piraten "manta" zirkuitua ere oso komertziala da. Niri, bestelako disko piraten bila aritzen ginen garaiak gustatzen zitzaizkidan,... Dylan-en 80 ditut eta beste hainbeste Rolling Stones-enak. Nire espezialitatea Some Girls (78- 79) garaia da. Egun diskoetan DVD-a debalde dator roialtiak ordaintzen ez dituelako. Egun bost Cd saldu ditzakezu gramo erdiak balio duen prezioan. El Salmon-ek jasan izan zuen bazterketa potroak ukitzen dizkit. Entzuleak esnatu behar dira. Jendeak atentzioa deitzen ez duen musika nahiago du, modu horretan ez du denborarik galdu behar. Orain disko gehienak El Salmon-en antza dute baina alderdi txarrenera jota. Gaur egun dendetan Ibiza bildumak eta 8 diskoetako pack-ak besterik ez daude. Ez dakizu merke edo garesti diren. Tartea, diskoak balio duen euro erdia eta kobratzen dituzten 20 euroen artean dago. 19,50-eko aldea dago. %4000 gutxi gora behera.