"guk eten dugu lotura hau"
irudia
G-u-k. Hirurok. Zerbait eteteko beti bi baino gehiago izan behar. Pluralismoaren malabarismoa. Media beltzak igo eta igo, "zona cero"-ko igogailu hilen arimen antzera... noraino bada? Hanketatik gora izterretaraino, sexuan gora bularretaraino, handik beso luzeetan irristatuaz zure ahoraino.

Mediak aspaldi geratu dira berako solairuan eta orain belztasuna bakarrik doa igogailuan, eguraldiari buruzko elkarrizketa hipotetikoen konpainia bakarrarekin.

Tin. Azken solairua. Dena ilun dago bertan. Beltza hobeto esanda. "Gu" hitz beltza baita. Batez ere hiru garenean.

Modeloak: Emma Fawcett, John Blood eta Alberto Etxebarria dira.
Atrezzo: Alberto Etxebarria
Argazkiak: Amaia Sagasti