• 1
  • 2
hurrengoa
matthew sweeney: irlandako itsasoak matthew sweeney ยท itzul /tras: kirmen uribe   Matthew Sweeney Donegalen jaio zen, Irlandan, 1952an. Gaztetik hasi zen poemak idazten baina ez zuen ezer argitaratu hogeita hamar urte bete zituen arte. Zortzi poema-liburu gehiago atera ditu geroztik, nobela bat eta narrazio-liburua. JOHN JOEREN ELURREZKO GIZONA
Johjoek elurrezko gizona egin zuen
wigman baten itxurarekin
eta kaleko gutunontzi baten neurrikoa.

Esan ez zuena da
elurrezko gizonaren barruan
batu bat zegoela.
Igande goiza osorik palatxoarekin moldatu zituen
elurrezko gizonaren ertzak.

Ez zuen buruan arreta handirik jarri.
Ez zuen egundo ikusi benetakoa
zirudien elurrezko gizonik.

Nolatan zen orduan elurrazko gizona?
Johnjoek esan zuelako
eta jakingo du berak.

Bukatu zuenean
elurrezko gizonari begira geratu
eta zerbat gaizki zegoela ikusi zuen.

Munduak behar ez zuena
(katu jelatuez gain)
beste elurrezko gizon bat zen.

Katuaren ohoretan
elurrezko gizona
baltzez margotu zuen.

HOTZA
Mozkorrik handienaren ondotik
eta gatzik gabeko akrimonia hura,
itsaso aldera egin zuen oinez,
mila bat gutxienez haizetan,
pasa zituen sigisaga aparkatutako autoak
eta diskotekako leloa, pasatu zietuen kaleargiak,
nahiz eta argia behar izanez gero
nahikoa izango zuen izarrenarekin:
zabuka jaitsi zen hondartzara,
garagardo lata bana poltsikoetan,
eta haitz batean eseri zen edatera,
eta haren emazteaz pentsatzera,
eta bi latak hustu zituenenan
zapatak kendu zituen
itsason dinbili-danbala sartzeko.
Islandiarako bidean,
baina Atlantikoak etxera bueltan bidali zuen,
ez hilotz, ez mamu,
emaztea iratzarri
eta hotzaz kexatzera.

ARRAIN USAINA
Arrain usainak hartu zuen bailara
eta kaioak lehorrera sartu ziren.

Katuak bazter guztietatik korrika, usainka.
Gizonek itsas maila aztertzen zuten.

Mailuka ari ziren batzuk.
Elizak bete egin ziren haizea eskatzeko.