hurrengoa
artelekuko lastozko lorategia    Artelekuko lastozko lorategia, lau bat urtetara, Urumea ibaiko erribera parkeko urbanizazio proiektuan kokatuko da eta beraz gaur egun duen izaera eraldatuko da. Lorategiak lau urteko iraupena izango du lorategi iragankorra izanik. Lorategiaren bizitza laburra, baldintza izatetik potentzialean bihurtzen da eta oizko lorategietan jorratu ez daitezkeen paisaia kontzeptuekin lan egitera bultzatzen gaitu.

Lastozko lorategian denboraren ideia landu dugu. Izan ere, paisaia ulertzeko garaian denbora da dimentsio garrantzitsuena. Lorategi bateko elementuak denborarekin aldatzen dira, ahazten ala gain behera etortzen eta denboratasun hau eguneko epean (argia, eguzki-itzalak, busti lehorra), denboraldi bakoitzeko epean (udaberriko loraldiak zein udazkeneko hosto kolore aldaketak), zein urteen joan etorrietan dugu.

Lastozko lorategia Artelekuko eraldaketarekin batera sortu dugu. 4.000 metroko azalera laua du eta bertan bi eremu desberdintzen dira, lastoaren eremua eta itzala ziurtatuko duten makalen eremua.
Lastoaren eremuan 800 bat lasto fardo jarri ditugu, lasto azalera laua eta zabala sortuaz. Lastoa gaur egungo nekazaritza industrializatuaren hondakin antzua da. Baina denboraren joan etorriarekin lastoa usteldu eta lur emankor bilakatzen da. Lastoaren hasierako geometría eta ehundurak, lorategiaren urteurrena betetzera goazenean usteltze prozesuari esker erabat eraldatu dira. Hasieran dena laua eta garbia zen baina udaberrian bertan landatutako kalabazek sortutako itzalari esker eta urte honetan egindako eguraldi hezeak bultzaturik lasto fardoak asko usteldu dira eta lasto azalera hondoratzen hasi da. Bertan, inork erein zein landatu ez dituen lorategiko lehen bisitariak azaldu dira ere.

Hasieran, lasto artean hiru mota desberdineko perretxikoak hazi ziren, eta txori zein haizeak ekarritako hazietatik landare ezberdinak ernetzen hasi dira. Geometria eta ehundura berriak azaldu dira, inork aurreikusi ez zituenak hain zuzen. Natura bere gisa espresatzen hasi da, eta hau zen lorategia diseinatzerakoan erabilitako irizpide nagusiena. Ohizko lorategietan ez bezala lastozko lorategiaren mantenua naturaren esku uzten dugu eta bertan hazten hasi den landare orok espresatzeko ahaltasuna izango du.

iñigo segurola: paisajista
juan iriarte: paisajista
alex mitxelena: arkitektua
jon muñiz: paisajista