hurrengoa
JAPONIAR ESPERIENTZIAK 1 ibon salaberria   Vicente Diez Faixat: Madrileko Arkitektura Eskolako eraketako urteak Kenzo Tangeren eta orduan modan zeuden japoniar Metabolisten lanen aurkikuntza pertsonalak nagusituta igaro ziren. Honek, ezinbestez, lan hauek posible egiten zituzten jatorri kulturalarekiko interesa ekarri zuen. Kyoton, Norihiko Dan arkitektoaren estudioan izandako lehenengo lan esperientziaren ondorioz sortu ziren hurrengo lanbide harremanak, hitzaldiak, batzarrak, erakusketak, lankidetzak, trukeak Kyotoko Unibertsitateko irakasle gonbidatu gisa, etab. The Balde: Japoniar hiri bat, Tokio bezalako japoniar hiri bat, kanpotik, kaosaren paradigma bezala ematen zaigu ezagutzera. Nolakoa da, benetan, japoniar hirira heltzearen esperientzia?
Vicente Díez Faixat: Bai, kaosaren sentsazioak hartzen zaitu lehenengo momentutik, erabateko hiri-egitasmo gabezia ikusten da, kale guztiak linea elektrikoetako aireko sareez axolagabeki zeharkatuak ikusten dituzu, ezerk ez zaitu harritzen nahasketa heterogeneo hartan, non egurrezko tenplutxo baten alboan altueran nabarmenak diren altzairuzko eta beirazko eraikuntzak dauden... Hala ere, hiria bestearekiko pribatutasunean oinarritutako errespetu kultural ikaragarriarekin, estuki, lotuta dago, ez da ikusten begiratzen ez dena. Gizalegez, aldi berean diren banakotasun kaotikoen multzo bat da. Eguneroko eredu bat hiriko helbide bat zehaztasunez aurkitzeko ezintasuna da. Hau japoniarrek jolas bat izango balitz bezala bizi dute. Kaleek ez dute izenik, atariek ez dute zenbakirik eta erreferentzietan eta hiriko gune garrantzitsuetan oinarrituta funtzionatzen da: honen ondoan, haren atzean...

Gure hirien eta japoniar hirien artean dagoen desberdintasunik nabarmenetarikoa "berriaz" eta "antzinakoaz" elkarrizketan aritzeko modua dela uste al duzu? Badirudi japoniar hirietan aldi bereko izateak ez duela inolako dilemarik sortzen monumentu edo aurri eta sorkuntza garaikidearen artean.
Japoniar gizartea nagusiekiko errespetuaren arabera eta haurtzaroarekiko kultuaren arabera egituratua dago, badirudi ia tarteko belaunaldientzako lekurik ez dagoela...eta ez dago inolako arazorik antzinakoena berrienarekin aldi bereko edo aldi berean izateko. Arkitekturak, bere aldetik, mendebaldeko kulturan nabarmena den, iraunkortasunaren borondaterik ez du inoiz izan, han "monumentu" historiko deitzen dugun kontzeptua ere ez da: denbora ziklo moduan bizi dute, keinu erritualak errepikatzearen bidez etengabe egiten ari den zerbait bezala. Japongo "monumentu" paregabe antzinakoena, Ise-ko santutegi shintoista, VII. mende bukaerakoa, 20 urtean behin osoki berreraikitzen da, tradiziozko eraikuntza metodoen arabera.

Duela urte batzuk Gijoneko egunkari batentzat hau idazten zenuen: "Wabisabirako bidea motela, zaila, zorrotza, bizia da". Japoniarra bezalako gizarte "bizkor" batek nola aurre egiten dio interpretazio tradizionalaren eta XXI. mendeko funtzionamendu azeleratuaren arteko kontraesan nabarmenari?
Mendebaldeko eta ekialdeko pentsamenduaren arteko desberdintasunik handienetarikoa hemen "aurkakoen kontraesana" deritzon horretan datza. Guretzat gauzak dira ala ez dira eta tarteko terminorik ez da: txuria edo beltza da. Japoniarrentzat, ordea, dena da eta, aldi berean, ez da, modu zalantzagarrian, grisen gama mugagabe baten arabera. Horrexegatik, guk kontraesana moduan ulertzen duguna ez dago: garaikidea eta tradiziozkoa, erritmo patxadatsua eta azkartasun estresagarriena, aldi berean, aldi bereko izan daitezke, inolako arazorik gabe; eta agenda korapilatsua duen exekutiboa bere etxera gauez iritsi, harlaxean zapatak erantzi, eta bere hiritar bizimoduaren erritmo dardaratsua utzi ondoren, goroldioa duen harriari edo urmaelean dagoen karpari so eginez gozamenean murgiltzen da.

Japoniar tradizioak "engawa", "ma" edo "wabi-sabi" bezalako kontzeptu abstraktuetan oinarritzen dira eta gurea bezalako "hitzezko" kulturetan zailak dira interpretatzen, baina japoniar arkitekturaz ezagutzen dugun "estetika"ri balioa ematen diotenak dira...
Egia da mendebalderantz eta "american way of life"-rantz begira dauden japoniar belaunaldi berrientzat kontzeptu nahikoa ezezagunak direla... baina oinarri kultural baten zati dira, agian haiengan inkontzientea. Oinarri hau Norihiko Dan, Shigeru Ban, Kazuyo Sejima bezalako arkitektoak edo beste batzuk berreskuratzen ahalegintzen dira eta Mendebaldean ikasi duten guztia elkarrizketan jartzen ere bai. "Japoniar" gisa izendatzen dugun irudi idealizatua ere ez dator bat egun duten eguneroko errealitatearekin. Errealitate kargatuegia, neoiez argiztatua eta ispiluz josia, pachinko-ko lokalen Kitsch-a... Mendebaldeko minimalismoak badirudi zen-era eta uko egitera bidali nahi gaituela, Erdi Aroko monasterioetako arte erromanikoarekin ere zerikusia duen diseinu soila. Pentsamendu japoniarra sentsazioen estetika batean biziki sakontzera iritsi dela da desberdintasuna.

Zuen estudiotik Takayuki Miyoshi (egun Toyo Ito-ren lankidea) edo Norihiko Dan bezalako japoniar arkitekto batzuekin lankidetza izan duzue. Nolakoak izan dira ideiak trukatzearen esperientziak, japoniarra bezalako kultura batekin?
Adiskidetasun sakon batean eta ongi etortze batean oinarritutako etengabeko elkarrizketa prozesu baten partaidetza da. Askotan galdetzen digute nola bereizi daitekeen esku japoniarra edo esku europarra gure lankidetza lanetan... eta, egia esan, elkar gurutzatzen direla uste dut. Nire ustez, geu gara arintasuna eta japoniartasuna sorrarazi nahi dugun horiek eta haiek, berriz, badirudi erreferentzia sendoak, batzuetan barrokoak, bilatu nahi dituztela. Aberastasuna elkarren artekoa dela uste dut... nahiz eta, baieztatzen ausartuko naiz, geu izan irabazten ateratzen garenak eta aipatu duzun lankidetza hori pribilegio bat bezala bizi dugun horiek. Norihiko Danek beste inongo arkitektorengan ezagutzen ez dudan dotoreziaren ekarpena egiten du; Takayuki Miyoshik argia eta transparentziak lantzen ditu, mendebaldar batek lortu ezin duen sentikortasunez.