paperpapers
hurrengoa

ling

vueling edit

Hegazkin konpainiek egiten dituzten aldizkariak hain dira eskasak, eserlekuak izaten duen kanguro moduko zorroan uzten dituztela bidaiariek, etxera eraman beharrean. Vueling Internet bidaia agentziak kaleratzen duen Ling aldizkaria da salbuespena. Eduki interesgarri eta entretenigarriez gain, diseinu dinamiko eta ikusgarria eskaintzen digu. Hegazkin batean topatzen dugunean, gorde egiten dugu, bestela:

www.ink-live.com/emagazines/ling.

hurrengoa

tattoo darling

angelique houtkamp outré gallery press

Angelique Houtkamp azken urteotan tatuajearen munduan izen handia hartu duen artista eta tatuatzaile holandarra da. Tatuaje tradizionalaren berrirakurketa pertsonala egin du, eta aspaldiko marinelek azalean tatuatzen zituzten marrazkien eguneratzea zor diogu. New old school deritzan korrontearen adibide garbienetako bat da. Liburu eder honen orrialdeetan, haren tatuaje flash eta diseinuez gozatzeko aukera izango du irakurleak.

hurrengoa

the curious sofa

edward gorey harcourt brace and comp

Edward Gorey-k marrazki eta istorio izugarri ederrak sortu zituen bere bizitza osoan zehar. Tim Burtonek eta beste hainbat emo-egileek aldare edo santutegi bat eraiki beharko liokete hainbestetan kopiatu duten Edward Gorey-ri. Gorey-k 1925ean kaleratu zuen ipuin ilustratu honetan ez duzue irudi edo testu pornografiko zuzenik topatuko. Errazegia litzateke hori. Homosexualitateak, zoofiliak, eta egurrezko hanka protesiek zenbat joko eman dezaketen deskubrituko duzue ezpainetatik irriparrea ezabatu ezinda.

hurrengoa

ola de frío

karmelo c.iribarren renacimiento

Gure poeta kuttunetakoaren liburuetako bat ekarri dugu sail honetara. Renacimiento argitaletxeak garai bateko edizioak egiten ditu: azal klasiko eta sobrioak, behatz mamiek gozatzen duten paper lodi eta ximurra, pitokeriarik gabeko edizioak. Hain zuzen ere Karmelo C. Iribarren bezalakoak dira poesia sail honetako liburuak. Ez dugu bestelako analisirik egingo. Irakur ezazue Karmeloren poesia. Bizitzari aurre egiteko pilula garratz hauek irribarre bat marraztuko dute zure aurpegian.