hurrengoa
The baldians 15-Shoichi Yokoi    Aichi herrian jaio zen (1915. urteko martxoaren 31).

Enperadorearen soldadua zen Soichi Yokoi, Guam uhartera bidali zuten 1941.urtean. 1944an, Guam batailan estatubatuarrek uhartea berreskuratu zutenean Yokoi ezkutatu egin zen.

28 urte eman zituen oihaneko lur azpiko koba batetan ezkutaturik.

Yokoik gauez ehizatzen zuen eta landareak erabili zituen jantziak, ohea eta bere ezkutalekuko hainbat altzari egiteko.

1972. urteko urtarrilaren 24ko arratsean, irlako bi arrantzalek Yokoirekin egin zuten topo Talofofo ibaian jarritako arrantza tranpa batzuk begiratzera hurbildu zirenean.

"Lotsa handiz itzuli naiz bizirik" esan zuen, bere errifle erdoildua sorbaldan zuela, Japoniara bueltatu zenean.

1991. urtean Akihito enperadorearekin bildu zen. Enperadorearen aurrean barkamena eskatzeko lerro batzuk idatzita joan zen. Bere bizitzako ohorerik handiena izan zela esango zuen ostean.

Yokoiren kobazuloa egun, turistentzak erreklamua da.

Yokoi 1997. urtean hil zen Aichin, 82 urterekin. Nagoyako kanposantuan lurperatu zuten. Hain zuzen ere bere amak 1955. urtean eraiki zion hilarrian.