hurrengoa
taxidermia    Gaztea zara...eta ez dakit, arraroa egiten zaigu... ez dugu taxidermia eta gaztetasuna erlazionatzen
Zaharren lanbidea al da ba? Zahar oro izan da gazte... Ez dakit... baina nola sortu zitzaizun zuri zaletasuna? Ehizagatik. Ehiztaria naiz. Taxidermia ehizara dago lotuta gizakia gizaki denetik. Gizakiak ehizan ikasi zuenean jaio zen taxidermia. Ehizatutako piezen larrua erabili ahal izateko. Taxi mugimendua esan nahi du eta dermia azala. Azala mugimenduan. Hori da egiten duguna.

Beno mugimendua...
Ehizatutako piezen larrua, babeserako erabiltzeaz gain, ehiza erritualetan erabiltzen zuten. Eta erritual horietan animalien errepresentazioak egiten hasi ziren. Historia aurreko margoetan bezalaxe. 17. mendean hasi ziren piezak trofeo gisa oso-osorik disekatzen. Eta egun tradizio horri eusten diogu. Baina historia aurretik gure egunetaraino animaliak disekatzeko arrazoia berdina dela esango nuke. Ehiza mantentzeko errituala.

Eta lanbide hau nola ikasten da?
Jardunean ikasi dut. Haseran nire piezak egiten nituen soilik, baina berehala ezagunek enkargutxoak ekartzen hasi ziren eta beno, ba gaurdaino.

Zein da disekatu duzun animaliarik arraroena...
Teknikak asko aurreratu du, baina berez taxidermiaren oinarria larrua lantzean datza. Ez da ez muskulurik ez organurik disekatzen. Ikusi dituzu aleman horrek gizakien gorputzekin egiten duena?

Bai
Ba guk kontrakoa egiten dugu... azala...larrua mantentzen dugu eta barruko guztia berregiten dugu egur, plastiko eta beste hainbat materialez egindako estrukturekin... Niri ehiza piezak egitea gustatzen zait. Ez dut hainbeste ulertzen maskota disekatu nahi izatea...Nik ez nuke sekula nire zakur bat disekatuko, baina beno...

Barkatu baina ezin dut sahiestu.. zer egiten du zu bezalako taxidermista baten tailerrean caribou puzgarri bat zintzilikaturik?
Lagun batek oparitu zidan. Eta akaso nik ez nuke hau esan behar baina honi beste piezei baino errazago kentzen zaie hautsa...kar kar kar