hurrengoa
kalea berreskuratu!    I  maider lete, igor astigarraga Irudi hauek, Apirilean Tailandian ospatzen den Son Kran urte berriaren festan ateratakoak dira. 3 egunetan zehar, hiritarrek kalea hartu eta euren kaxa antolaturiko festa ospatzen dute. Animalia publikoa: Aurpegi anitzeko pertsonaia, trikimailuak asmatzen denbora pasatzen duena, ingurunearekin nahastu eta bat batean sortzen diren egunerokotasunaren paisaia ezezagun, kalkula ezin eta aldagarriak gurutzatu eta hauetara moldatzen dena. Kalea deritzogun eremu iragazkor, labainkor eta organorik gabekoan, non desolaziorik latzena bizi daitekeen baina zeinetik posiblea den ihes egitea, norabidez aldatzea, desobeditzea, desertatzea eta guzti hau banaka edo masan egitea.
Espazio publikoa: Botere guztiek zorrozki zelatatzen duten espazioa, berez, emantzipazio eta ihesaldietarako aproposena delako.

El animal público. Hacia una antropología de los espacios urbanos.
Manuel Delgado