hurrengoa
mortsa ikustezinak odlok   Nanook naiz. Ehiztaria eta pelikulako protagonista. Horregatik daramat arpoia eskuan.
Negua iritsi aurreko egun haietan mortsak ehizatzera atera ginen baina ez genuenez alerik ikusi itxurak egiten jardun nintzen kamera aurrean.
Mortsarik ez zen azaldu. Itsas txakurrik ere ez.
Nanook naiz. Itivimuit tribuko ehiztaririk onena, eta aurrean duzuen argazki hau atera zidaten egunean oraindik ez nintzen gosez hil. Oraindik. Negua iritsi aurreko egunetan mortsa ikusezinak ehizatzen ibiltzea ordea ez da inoiz seinale ona izan.

Nanook, Robert Flaherty-k 1922. urtean filmatu zuen Nanook of the North film dokumentaleko protagonista izan zen. Flaherty-k filmaketa amaitu eta hilabete gutxira gosez hil ziren Nanook eta bere sendia. Bitartean, New York hiriko Times Square-n milaka pertsonek bere bizitza kontatzen zuen filma ikusteko ilara egiten zuten.