• 1
  • 2
hurrengoa
kale bitxiak beruta   Gizakiak betidanik erabili ditu bitxiak apaingarri gisa. Eta material aunitz bihurtu ditu bitxi: egurra, harriak, itsas maskorrak, metalak, plastikoa edota loreak, batzuk aipatzearren. Objektu preziatuak jartzen ditugu gure gorputzeko toki estrategikoetan, edertzeko, jakina, baina aurrean daukagunaren begirada atal horietara erakartzeko ere bai: lepoa, bular aldea, eskuak...
Liesbet Busche-k lepoko, txapa eta belarritakoekin dotoretu du Amsterdan hiria. Inoiz baino ederragoak ikusi dira hiriko kateak, piboteak eta obrak, eta dudarik gabe eguneroko toki horiek inoiz baino begirada gehiago erakarri dituzte. Baina bitxiek daukaten boterea erakusteaz aparte, Busche-k beste gauza bat lortu du: giza gorputzak zeukan esklusibitatea apurtzea. Zergatik aurkitzen diogu zentzu gehiago objektu horiek gure azalaren gainean jartzeari, hiriko zementuan baino? Ohitura kontua da, besterik ez.