hurrengoa
el columpio asesino kartzelara !!! the balde   El Columpio Asesino talde iruindarra kartzelaz kartzela ibili zela jakin genuenean haiekin kontaktuan jartzea erabaki genuen. Bagenekien perla belarritakoak eramaten dituzten neskatxen gurasoei ez zaizkiela gustatzen suhi gisa, baina horrek orain arte ez zuen inor espetxeratu. Kontua da, hiltzaile guztiak, kolunpioak badira ere, kartzelan amaitzen dutela. Lima baten truke galdera batzuk erantzuteko eskatu diegu. Nola sortu zen kartzela ezberdinetan bira egiteko aukera hau?
Caja Madrid-ek rock talde zaratatsu eta merke baten bila zebilen eta egun gure diskoetxea den Astro-rekin jarri ziren kontaktuan. Diskoetxeko talde guztien artean gu izan ginen prest azaldu ziren bakarrak. Esan ziguten Caja Madrid-eko zuzendaria etxean zegoela, bere DVD berrian Papillon filma ikusten eta lo ez geratzeko esfortzuak egiten zituen bitartean kolunpio baten irudia etorri zitzaion burura.

Kartzelatik kartzelara zuen furgonetak zenbat kilometro egin dituen ba al dakizue?
Joan eta etorriaren artean 1000 kilometro inguru, ia beti egun berean... oso atsegina...

Kartzela barnean, presoekin hitz egiteko aukerarik izan al zenuten?
Bai, batez ere "konfiantzazko presoak" izendatzen dituzten horiekin. Normalki materiala kargatzen eta deskargatzen laguntzen zigutenak ziren.

Eta presoek "ni errugabea naiz eta ez dut hemen egotea merezi" gisako txapak sartzen zizkizueten?
Egia esan ez genuen behin ere entzun "nire abokatuak hanka sartu zuen" edo gisa horretako konturik. Gurekin hitz egin zuten preso ia gehienek euren pekatutxoa aitortzen ziguten, zorrak, drogak, prostituzioa, armekin mehatxua... hala ere, iruditu zitzaigun ia guztiek drogarekin zerikusia zutela modu batean edo bestean. Alcala Meco-ko emakumeen moduluan adibidez (bertan jo genuen lehendabiziko kontzertua), bere senarra akabatu eta zatitu zuen preso bat kenduta, beste guztiek droga eta prostituzioaren ondorioz zeuden bertan.

Jende ezberdin ugari biltzen da kartzeletan ezta?
Rafa izeneko ekuatoriar batek Espainiara bizitza berri bat hastera joan zela aipatu zigun. Baina Barajas-ko aireportuan harrapatu zuten. Zazpi urte beranduago, oraindik ez zuen kartzela ez zen beste mundurik ezagutzen. Edo David Bilbotarra, Londresen preso egon zena eta Ingalaterrako kartzela sistemaren bortizkeria azaldu ziguna: egunean patio ordu bakarra eta bis a bis sistemarik ez; kartzelan bi neskalagun zituen eta aske ateratzeko perspektibak zituen, "gustora" ikusten zitzaion.

Eta funtzionarioak. Ze "personajillo" mota da kartzeletako funtzionario bat?
Orokorrean, funtzionarioek bi pauso zure atzetik ibiltzeko ohitura dute, ulergarria dena baino nahiko deserosoa. Presoen itzalak dira eta hori tristea da, bazegoen bokazio kristau eta salbatzailea duen gutxiengo bat, baina orokorrean begirada zakarreko jendea da "hemen barruan porroak erretzea ezta pentsatu ere" edo "ura nahi baduzue joan komunetara" gisakoak esaten zizkiguten.

Egon zareten kartzelen artean alde handia al dago?
Bai. Kartzela bakoitza unibertso bat da. Alcala Mec�n bozinari eman eta atea irekitzen dizute eta Soto del Real-en ia ez dizute ezta funtzionarioaren konpainiaz sartzen uzten; Valdemorora iritsi eta negargurari eutsi genion Valentzia eta Bartzelonan emandako kontzertuetatik iritsi berriak ginelako eta oraindik egoera "katatonikoan" geundelako. Oca�an, kontzertua hasi aurretik presoek oihuka animatu eta eskertu ziguten bertan egotea... Alcala Meco-ko mairuek, gure hizkuntza musikala ulergaitza zitzaienez, gutaz olinpikoki paso egin zuten, Alcala Meco-ko neskak oso jatorrak izan ziren gurekin, gure lehendabiziko kontzertua zen eta "akojonatuta" geunden, aretora sartu zirenean gu ia amplien atzean ezkutaturik geunden baina euren erreakzioari esker guztiok pasa genuen primeran, batek baino gehiagok afaltzeko "eta gerokoak gerorako" zita lortu zuen...

Eta afaltzera edo bazkaltzera geratu al zineten kartzeletan?
Hasera batetan Busta berak ere sinatuko zukeen kontratua genuen. Baina berehala informatu omen ziren zeren eta "alkaide"-arekin lunch ederra izan behar zenak berehala bihurtu zen Arturo Fern�ndez (chati�in!!) itxurako funtzionario batek pasatako saltxitxoi eta pantumaka bokatetan!

Ekipoak eta materiala sartzeko arazoak izan al zenituzten ziurtasun neurriekin?
Kartzelaren arabera. Orokorrean ez genuen arazo larregirik izan, Soto del Real-en ez ezik. Bertan, pantaila bat eta Marshall bat desmontatu behar izan genituen funtzionarioari eskuartean genuena sampler bat zela eta ez "kontrol remoto" lehergailu bat azaltzen genion bitartean.

Non urduriago, kartzelan edo FIB bezalako jaialdi erraldoietan?
Kartzeletan ez geunden urduri, asaldatuta, kuriositate handiaz eta apur bat beldurtuta geunden. Pozik gaude zeren eta bertan, pareten artean, jende sentibera eta esker onekoa topatu dugu. Gauzak egiteko prest dagoen jendea. Hala ere esan beharra dago zati bat besterik ez dugula ikusi. Ikusten utzi diguten zatia eta horregatik gure inpresio hau kimaturiko inpresioa da.

Ze erreakzio sortu zuen zuen musikak presoengan?
Ilusioa, pasotismoa, arroztasuna, kuriositatea, urduritasuna eta kasuren batean emozioa. "Antisistema" leloak botatzen genituenean orduan bai, orduan kementsu erantzuten zuten. Hala ere, musika bigarren plano batean geratzen zen. Kontaktu zuzena zen kontzertuetako protagonista, kantuen arteko elkarrizketak, Aznarren aurka botatako oihuak edo Gora Don Pin Pon garrasiak ( bai bai Barrio Sesamokoa...)

Kontzertuak patioetan edo areto itxietan ospatu zenituzten?
Patioen kontu hori film amerikarretako gauza da. Bertan "Salas de Actos"-ak zeuden, eta kasurik onenean soinurako pantailak zituzten. Hala ere esan beharra dugu presoren batek, udako jaialdietako "superfesti" horietakoa baino soinu hobea prestatu zigula. Bereziki Fran, Alcala Meco-ko teknikari-presoa eta Mario Conde-ren laguna. Miguel Rios-en teknikaria izandakoa zen... suposatzen dugu horrek ez duela zerikusirik bera han egotearekin...

Camar�n-en zerbait jotzeko eskatu al zizueten?
Kartzeletako eskaeren Top zerrenda honokoa da:
1-Camar�n
2-La Polla Records ( ikuslegoak letrak oso osorik errezitatzen ditu)
3- Camela ( zerbait izango dute...)
4- Le�o
5-Eta jakina, ACDC (gure etsipenerako)

Zuen diskorik edo kopiarik utzi al zenuten kartzelan?
Giroa ez zen preziso merkadilloa muntatzeko aproposa. Eta bertan zegoen "merkadilloa" ez zegoen gure eskura, zoritxarrez .

Kontzertuen bideo edo argazkirik ateratzeko aukerarik izan al zenuten?
Ez ziguten kontzertuetarako ez zen materialik sartzen uzten; ez kamara, telefonorik,... baina gure managerrak Navalcarneron bi potro izan zituen eta argazki batzuk atera zituen. Zoritxarrez harrapatu zuten eta material guztia konfiskatu ziguten. Ordubete itxaron behar izan genuen, presoen zenbatzea egin behar izan zutelako... kriston moskeoa harrapatu zuten.

Lao Tse-ren "Ez sartu aterako zaren ziurtasuna ez duzun tokietan" esaldiari ze irakaspen ateratzen diozue?
Bizitza oso aspergarria izan daitekeela.