laburrak
hurrengoa

MUGIKORRA ISILARAZI NAHI DUTE

Zinema aretoan, jatetxean edo museoan sartu eta mugikorren “bip, bip” soinuarekin nazkatuta zaudela? Ez da harritzekoa! Nonahi jotzen dute eta, askotan, norberaren mugikorra dela konturatu eta poltsa handian harrapatu orduko, minutu luzeak pasa eta inguruko guztiak aztoratzen dira. Teknologiaren garapena muturrera eramateagatik ordaindu beharreko prezioa da. Aurrerantzean horrelako egoerak gero eta gutxiago gerta daitezen, ideia berria plazaratu dute ikertzaile japoniarrek. Mugikorraren soinurik entzun nahi ez den areto edo egoitza mugikorren uhinak xurgatzen dituen materialez inguratuko dute. Ikertzaileek uhinak xurgatzen dituen nahasketa prestatu dute eta, egoitzaren arabera, egurrari edo beste edozein materiali gehitzeko asmoa dute. Ez dirudi batere ideia txarra denik; baina, gehiegi hedatzen bada, ez ote da telefono mugikorren funtzioa murriztuko?

hurrengoa

THE DOORS, ITZULERA

Aurtengo udan Harley Davidson motorraren 100. urtea bete da eta ospatzeko antolatu zen kontzertu batek The Doors taldea bildu zuen berriro eskenatoki baten gainean The Cult taldeko Ian Astbury zelarik Jim Morrisonen tokia hartu zuena. Dirudienez emaitza ona izan zen eta ondorioz kontzertu hura bakarra ez izatea erabaki dute gainontzeko kideek. The Doors taldearen webgune ofiziala ikusita baieztatu daiteke banda berriro martxan dagoela Ian Astbury kide finko duelarik. Berarekin batera, Los Angeles-en abiatuko dute bira berria Ray Manzarek, Robby Krieger eta John Densmore taldekideek irailaren 6an.

hurrengoa

SEPULTURA BERTSIO LANETAN

Sepultura brasildarrak lan berria prestatzen ari dira dagoeneko. Disko berria osatuko duten kantuak ez dira beraiek idatziak izango bertsioak baizik. Besteak beste, Janes Adiction, Devo, U2 eta Public Enemy taldeen moldaketak aurkituko ditugu Sepulturaren disko berrian. Dena den, Belo Horizonte-koen konposaketa berriek ez dute luze itxaron araziko zaletua, egun estudioan konzentratuta daude lan berria osatuko duten abestiak grabatzen eta espero da urtea amaitu baino lehen izatea plazaratuta.

hurrengoa

MATRIX RELOADED

Matrix-ek ez du esan bere azken hitza. Akatsetatik ikasi, reseteatu eta Neo, Trinity eta mundu askekoei kaña emateko prest dago. 2003. urterarte itxaron beharko dugu. Matrix-ko agenteek ez dute etsi, Sydneyko raskazielo artean eszena ikusgarri eta arriskutsuak filmatu dituzte, Trinity-k konpetentzia izango du... Nola dakigun guzti hau? Matrix Reloaded-en zatitxoak jada ikusi ditugulako, whatisthematrix.com web orri ikusgarrian. Eta orain zein pilula aukeratzen duzu, urdina ala gorria?

hurrengoa

SPAMAK TELEFONO MUGIKORRETAN

Spamak nahi gabe jasotzen diren mezuak, nardagarriak eta nahasgarriak izan ohi dira posta elektronikoa erabiltzen dutenentzat. Aurrerantzean, berdin ibiliko dira telefono mugikorren erabiltzaileak ere. Erresuma Batuan, behintzat, gero eta mezu gehiago bidaltzen dira telefono mugikorretara. Kontsumitzaile-elkarteek eginiko azterketa baten arabera, datorren urtean marka-etxeen %56k erabiliko omen du bide hori publizitaterako. Spamak zenbat hedatzen ari diren ikusita, Europako Batasunak legedia egokituko du, eta mezu horiek jasotzailearen baimenarekin soilik bidali ahal izango omen dira; telefonokonpainien kalterako, noski.

hurrengoa

WWW.KONEISTO.COM 2002

Jada aurkitu dezakegu sarean aurtengo Koneisto jaialdiaren webgunea. Musika Elektronikoaren inguruan ospatzen den suomitar jaialdi honen webgunea urtero aldatzen dabiltza, beti berdina mantendu beharrean, zortea dugu! Urtero gero eta gauza ikusgarriagoa egiten baitute, internetek eskaintzen dizkigun baliabideak izugarri ongi profitatuz Aspaldian aipatu genuen orriotan 2000. eta 2001. urtetako webguneen abangoardia eta lilura, aurten naturzale jarri dira, beti ere paisaia berezi eta bakana sortuz. Joan zaitez, etzan belarretan bazeunde eta sentitu bizitza zure inguruan sortu eta hazitzen. Zorte pixka batekin Helsinkin bukatuko duzu musika elektronikoaren azkenengoa dastatzen.