50 aidanez koldo almandoz   Izenburuan esatearekin nahikoa da. Aurtengo edizioaren zenbaki borobilak hamaika zeresan eta imintzio sortuko ditu. Iazko Zinemaldia amaitu aurretik, begi guztiak aurtengoan jarriak zeuden. Eta aurten bereziki, hainbat hiritar eta kanpotar zinearen inguruan antolatzen den zirkora hurbilduko da. Politiko eta patrozinatzaileek euren bikoteak etxetik ateratzeko aitzakia izanen dute eta betiko ergelak betiko tokietan bilduko dira. Zineak, beste edozein sorkuntza iharduerak baino gaitasun handiagoa du anormalak biltzen. Espero dezagun, edizio honen berezitasunak Zinemaldiak berez duen edo izan beharko lukeen izaera popularrari kalterik ez egitea. Guztiok kontent uztea zaila bada ere, urrezko ospakizunekin itsutu gabe, azken urteotan lortu den maila eustearekin nahikoa litzateke. Ohiko sailez gain, (Ofiziala, Zabaltegi, Made in spanish...) aurtengoak 3 retrospektiba nagusi ditu.

50 de los 50
Hamarkada hartako 50 film esanguratsu aukeratu dituzte ziklo honetarako. Aktore, zuzendari edo beste arrazoiengatik filmeek erlazio zuzena izango dute Donostiako Zinemaldiarekin. "Nahi ta nahiezko zikloa superbibentziarako". Hitz horiekin definitu dute.

volker schlöndorff
Zuzendari garaikideari eskeintzen zaion zikloan, aurten “El tambor de Hojalata” liburua zine pantailetara eraman zuen zuzendari alemaniarrari tokatu zaio. Duela bost bat urte La Habanako zinemaldian omenaia egin zitzaion eta orain Donostian ikusi ahal izango da bere filmografia.

michael powell
Zuzendari europearren artean klasiko ezkutu bat. “El Fotógrafo del pánico” (Pepping Tom) eta beste hainbat harribitxi ikusi ahal izango ditugu zuzendari britaniarrari eskeinitako zikloan. Eta amaitzeko: Ezagutzen al duzue aurtengo edizioko afitxea gustoko duen norbait?