• 1
  • 2
hurrengoa
princeton-go etxea ibon salaberria   Angel Borrego arkitektoa da. Madrilgo arkitektura eskolatik, masterra Princeton-go unibertsitatean, Fullbright bekaduna. Maixu lanetan dago New Yorkeko Pratt unibertsitatean eta baita Alikantekoan ere. Bere lana Europa eta Ameriketako erakusketetan azaldu du arkitekto eta artista bezala. Hasiera batean proiektuaren enkarguak kontuan hartzen zuena bezeroaren bulego berria zen soilik. Bulego honen egitekoa ikerketa eta inteligentzia zerbitzuak ematea izango zenez, bulego ideal bat nahi zuen: oso txikia, ezkutuan, basoak kamuflatua, baina inguruko bista nagusiekin, zelatan egon ahal izateko moduko leihoa, “Nantucket-eko alargun baten leihoa” bezalakoa.
Bere etxea, aparteko eraikuntza gisa, proiektuan sartzeko aukerari buruzko hizketa, azkenean erosi zen orube hark zuen edertasun naturala zela eta sortu zen. Etxeak ia erabat inguratzen du bulegoa, etxeko espazioaz kamuflaje gisa baliatzeko moduan. Etxearen aurrealdeak bulegora ematen du, bildu eta apaindu egiten du bulegoa, bista gautarrean hauteman dezakegunez. Etxeko usantza da bulego barruan egiten den lanaren kamuflajea...
Diseinu prozesua etxe arrunt baten diseinuarekin kamuflatu zen. Hori bai, patio bat balitz bezala, etxearen barneko erdigune sekretua marraztuta. Zirkulazio sistemaren zatiak, eskailerak adibidez, behar zena baino zabalago marraztu ziren, gero, obran, bi eskailera bereizitan banatzeko, batak besteari erreplika eginez. Honek erabat ez berdinak eta berdintsuak diren bi zirkulazio sistema izatea ahalbidetu zuen. Proiektuaren planoak beste arkitekto batzuen planotan oinarritu ziren, jatorrizko lan formal adierazgarriegi bat egiteko tentazioa saihesteko eta bezeroaren lanaren zati handi bat (farmazia patenteen lapurreten ikerketa, faltsifikazio artistikoa...) oinarritzen den kopiaren praktika egiteko. Proiektu hau beste proiektu batzuen osagai eta formen collage bat da. Kopiak proiektuari gardentasuna emateaz gain, proiektua bera babesten du.
Bulegoaren itxitura etxe bat edo, hobe esan, minbizia bezala tamainaz eta gaitasunez hazi den espazio zahar bat (etxeko pribatuena) barruan izateraino zabaldu bailitzan ulertu behar al da diseinu hau? Zein da proiektuaren fatxada? Ikuste-loturen, babesaren, kontrol eta mehatxuen jokoak eta publiko eta pribatuaren arteko lotura irauliak, proiektu hau espazioen eta zaintza erlazio garaikideen izaeraren azterlan bihurtzen dute.