• 1
  • 2
hurrengoa
zer da recrea2?    "Egituraren aldaketa, erabilera desberdineko objektu berri bat sortzeko eta despiezetik abiatuta egitura berriak sortzeko". Recrea2 alde batera utzitako materialez eta objektuez egindako dekorazio, altzari, argiztapen eta bestelako osagarrietarako diseinu proposamena da. Proiektu hau birziklapen eta diseinurako interes komun batetik sortua da. Bilbon zein beste hiri batzuetan altzari salbuetsiez gain, hainbat proiektu burutu dituzte lokal komertzialetarako, tabernetarako, dantzalekuetarako...Bere sustatzaileak 90ko hamarkada hasieratik ari dira diseinu lanetan eta, aldi berean, kultur eta sormen mailako proposamenetan (Eman, En Canal, Espacio Abisal, Arte Nativa...) murgildu dira, beti ere ikerketa eta joera berrien zabalkunde izpiritua mantenduz. Bere diseinu eta dekorazio proiektu guztietan birziklapen elementuak modu naturalez sartu izan dituzte, bai ekonomia arrazoiengatik, bai izatedun baliabideen erabilera optimizatu beharraren kontzientzia, gero eta argiagoagatik. Hau guztia garapen sustengarri baten onuragatik, baina uneoro egungo dekorazio funtzionaleko premietarako irtenbide berrietan ikertuz.

Jokaera ildoak
Kontsumoko ondasun pasiboak berreskuratzen dituzte: era guztietako materialak, zokoratutako pieza eta objektuak: bai egurra, metala, ehuna, plastikoa, kristala... lantzen duten lantegi edo biltegietan baztertutakoa; bai merkatal guneetan zokoratutakoa (kartoia, enbalajea, latak, etab...); bai etxeko hondakinak (elektragailuak, kontserba potoak, latak, kaxak, trapuak, altzariak, diskoak, etab...). Diseinugintza esklusiboa da, serie mugatu eta pieza bakarretan egindakoa eta enkargu bidezko pieza bakarren ekoizpen pertsonalizatua ere egiten dute, aurretikako proiektu eta aurrekontuekin. Diseinu informatikoak, ikerlan ergonomikoak eta aukera pertsonalizatuak (estetika, ekonomia, espazioa, funtzionaltasuna) bezeroaren berariazko beharretara egokitzea ahalbidetzen dute. Objektu eta materialen birziklapenean materialen eta egituren determinazioaren arabera, bere eraldaketarako kontuan hartzen dute objektuen edozein manipulazio prozesu: jatorrizko egitura eta funtzioaren ustiapena egiten dute, baina estilo desberdinarekin izaera berri bat emanez. Hau da, egituraren aldaketa, erabilera desberdineko objektu berri bat sortzeko eta despiezetik abiatuta egitura berriak sortzeko.

Inspirazio iturriak
Recrea2-eko langileak Arte Ederretan lizentziatuak dira, baina ez diseinuan, ikus-entzunezkoan baizik. Sortzaile hauen inspirazio iturria artearen eta diseinuaren historia guztian zehar aurki daiteke, bereziki XX. mendekoan. "Ikus-entzunezko metodoan, ekintzazko artean, instalazioan, argazkilaritzan, irudi diseinuan eta infografian lan egin dugu". Egia esan, diseinatzen eta objektuak egiten eurentzat eta euren etxeetarako hasi ziren, ekonomia, premia eta gutizia arrazoiengatik. "Zabor munduan ahalbide eta iradokizun oparoko objektu eta materialak daude". Honekin bizimodua aurrera ateratzeko modua aurkitu zuten.

Eskulangintza eta diseinuaren artean kokatuak
Eskuekin lan egiten dute, beraz, eskulangintzaren eremuan ari dira. Hala ere, euren lanerako ezagunagoa da egile- diseinua, eskulangintzako zerrenda handitzen duten edozein ogibide baino. Sailkapen nahasiko pieza bakar ugari diseinatzen eta egiten dituzte.