hurrengoa
the baldians 20-pepito arriola    José Rodriguez Carballeira 1896an jaio zen.

Josefa Rodriguez Carballeira ezkongabearen semeari jatorri euskalduna zuen aitonaren abizena eman zioten.

Bi urte eta erdi zituela, Madrilen, izeba musikariaren pianoan eseri, eta hari entzundako piezak jotzen hasi zen, bere senitarteen harridurarako.

Hiru urte bete baino egun batzuk lehenago eman zuen bere lehen kontzertua jendaurrean. Hiru urte bete eta astebetera, Espainiako erregeen aurrean jo zituen berak asmatutako 6 pieza.

Alemaniara joan zen ikasten jarraitzera.

Mundu osoko hainbat herrialdetan eman zituen goi mailako kontzertuak. XX. mende hasierako pianojole eta bibolinjole famatuenetarikoa bihurtu zen.

Alemanian bizi izan zen. Baina 1946an, gudaren galerak bultzatuta, Espainiara itzuli zen.

Bartzelonan hil egin zen 1954an, ahaztuta eta miseria gorrian.