paper
hurrengoa

jira

xabier gantzarain. berria

Ez da obra luze baten egile, edo hobe esanda, ez du liburu askorik kaleratu, eta hori, guretzat, meritua da liburuak errazegi argitaratzen diren herrialde batean. Euskal literaturaren munduan habia egiten duenak arrautzak jartzeko mugarik ez duela dirudi. Bestelakoa da Gantzarain. Haren idatziak aldizkari, egunkari, liburuxka, koaderno eta abarretan daude sakabanaturik. Guk, oraingoan, egunero Berria egunkarian idazten dituenak nabarmendu nahi ditugu. Egunero idazten dituen lerro eskas horietan liburu askotan baino poesia edo prosa gehiago eta sakonagoa dago. Eta egunero joaten dira haren idatziak birziklatze kontainer urdinera. Iraungitze data labur horrek baliagarriagoak egiten ditu Gantzarainen jirak.

hurrengoa

por favor mátame

les mcneil / gillian mcain

Punk mugimenduaren sorrera eta garapena aztertzen duen liburu honek ez du parekorik. Arrazoia sinplea da. Hasieratik amaierara bitartean, garai hartan protagonista izan ziren musikari, kazetari, groupie, manager, gamelu eta abarren narrazioek osatzen dutelako liburua. Beraz, gertakizun berari buruzko ikuspuntu ezberdinak, eta askotan kontrajarriak, ezagutuko ditugu. Lan izugarria egin dute egileek hitz horiek guztiak jasotzen eta modu zentzudunean antolatzen. AEBtan 60ko hamarkadaren amaieran sortu ziren punkaren lehen kimuetatik hasi, New York hiriko eszenatik pasa, punk ingelesaren eztanda, eta mugimendu honen popularizatze garaiaren hasierara arteko ibilbidea egiten du liburu honek. Zure apalak merezi duen lan entretenigarria.

hurrengoa

un lugar equivocado

brech avenes

Ikasle ohien bilera baten aitzakian biltzen diren pertsonaiekin eginiko komedia kutsuko komikia da Un lugar equivocado. Komiki “koral” bat izanik ere, Robbie da protagonista. Haren inguruan biltzen dira komiki honetan bizi diren pertsonaien inbidiak, maitasunak, beldurrak eta frustrazioak. Lan honen ezaugarri nagusia binetak erabiltzeko modu berritzailea eta narrazioa eraikitzeko hartzen dituen bide berri eta originalak dira. Angulemako komiki azokako Ausardia sari nagusia jaso du aurten.

hurrengoa

herri ixilean

jon cazenave

Jon Cazenavek, bere abizenaren jatorriari jarraiki, iparraldera jo zuen. Eta han, abizen bera zuen jendea ezagutzeaz gain, bere argazkiekin modu ilun eta misteriotsuan erakusten dizkigun paisaia geografikoak eta giza paisaiak ere jaso zituen. Argazkiotan ez dugu poserik topatuko. Bat batean harrapatutako uneak, mugimenduak eta keinuak dira. Errepidean, autoaren argien aurrean zerbait ez ohikoa azaltzen den istant horren mamu izaera dute Cazenaveren irudiek. Iluna da Herri ixilean liburua. Modu dotore eta garbian argitaratua.