hurrengoa
joan as policewoman, maite dugun polizia bakarra    Bere lehendabiziko diskoa bada ere, Joan-ek eskarmentu handia du musika munduan. The Dambuilders, Black Beetle edo Those Bastard Souls taldeen buru izan zen. Bestetik Antony-ren Johnsonetako bat da, eta, besteak beste, Rufus Wainwrighten bandan, The Scissor Sisters, Lou Reed eta Nick Caven alboan jo du. Nirvanaren "About a Girl" kantuko biolin basatia berak jo zuen... Eta oraintsu, krisalidatik atera da bakarkako lehendabiziko lan eder honekin: Real Life Musikaz, errealitateaz eta edertasunaz.

“Ez dut tratuan ibili behar eguneroko biziraupenarekin, ez janariagatik hil ez eta hotzetik babestu behar, horregatik nire musikak amodioa eta galerari buruz hitz egiten du. Hortik aurrera, nire buruarekin duin izateko bide bat aurkitzeari buruz hitz egiten dut. Nagusi bihurtu, beldurrari beldurrik gabe aurre egin, edo beldurrarekin baina harekin bikain sentitzen”.

“Nik Punk Rock R&B deitu dut baina American Soul Music hobea da. Niretzako, nire musika gehien gustatzen zaizkidan bi estiloen nahasketa bat da, Soul, orohartzailea, Al Green, Nina Simone eta Isaac Hayes eta gero, punkatik etorritako guztia The Smiths bezela edo The Grifters eta Siouxsie Sioux...”.

“...roka punkera erraz aldatu zen. X gustoko nuen, The Stooges, The Minutemen. Hirian, adin guztientzako punk-rok klub bat zegoen, The Anthrax. Eskerrak klub hau zegoela han. Nire bizitza aldatu zuen”.

“Edertasuna da punk rock berria. Egungo sentimendu orokorra inorekin ez fidatu, komunikabideek gezurra esaten dute... mesfidantza zentzu bat dabil airean. Niretzako, egun, subertsiboen izateko, zintzoa izan behar duzu eta edertasuna goretsi”.